Super Oilo!

¡Super Gallina!

Super Naturala!
Oiloa super naturala

Super Arrautzak

Arrautz Super Naturalak
los super huevos

Super Arrautzak

Arrautz Super Naturalak

Jatorrizko koloredun Arrautza, koloratzaile gabea.
Super Arrautzek garai bateko benetako zaporea berreskuratzeko aukera ematen digute.
Bitamina eta mineral ekarpen handiagoa dute.
Arrautzaren egitura, oilo erruleen elikaduraren ardura apartaren emaitza da.
Zure elikadura osasuntsu mantentzen laguntzen duen produktua.
Banaketa kanal eraginkorreri esker, 24 orduren barruan ekoizpena merkatuan egotea lortzen da.
Super Arrautzen freskotasuna ziurtatuz.
ENEEK euskal zigilu ekologikoaren ziurtagiriaz bermatua.

Ikusi Ziurtagiria

Gogoan Izan !!


Produktu ekologikoa jan nahi baduzu, arrautzan datorren kodearen lehenengo zenbakiak 0 izan behar duela kontuan izan.
super naturales

Oiloak

Oilo Zoriontsu eta Osasuntsuak
oilo zoriontsu

Gure Erruleak

Primeran Zaintzen Ditugu

Super Oiloak, Lohmann Brown arrazakoak dira. Gure klimara moldatzeko
gaitasun eta osasun erronken aurrean sendatze ahalmenarengatik bereizten dira.

Gure oiloen elikadura %100 zereal ekologikoetan oinarritzen da, gehigarri
kaltegarri, hormona toxiko eta transgeniko gabea. Guztiz Super Naturala!

Oiloak ez dira osagai kimikodun botikekin tratatuak izaten.
Behar izanez gero, homeopatikoak diren sendagaiak erabiltzen dira soilik.

Super Oiloak, bizi baldintza egokietan, euren erritmo naturalean hazten dira.
Argi naturala aprobetxatuz, berezko ordutegiak errespetatzen dira errunaldia
artifizialki zabaldu gabe.

Oilo zoriontsu eta osasuntsuak, gure Super Arrautzetan kalitaterik gorenena
beti eskaintzeko prest!

gure erruleak primeran zaintzen ditugu

Granja

Betikoa, Arrautz Super Naturala
granja, granja jasangarria

Granja Jasangarria

Gure oiloak, Lendoño Goikoan, Tologorri mendi
magaleko ingurune naturalean bizi dira. Urduñan-Bizkaia.

Nekazaritza eta abeltzaintza gure familiaren bizimodua izan dira belaunaldiz belaunaldi.
Historioari jarraipena emateko asmoz, oiloak hazteko modu tradizionala berreskuratzeko apostua egin genuen.
2011. urtean lehenengo granja jarri genuen martxan, usadiozko hazkuntza metodoak eta teknologia berriak uztartuz.
Granja honetan 3000 oilo errule bizi dira, Super Oiloak!

Granjak, oiloen babeserako, janari, ur eta baliabide guztiak dituen gune estali
ezinhobea eskaintzen du. 28.000m2ko lursailean, airea hartu, mokaduak jan
eta aztarrika oiloak sasoitsu mantentzearekin Super Arrautzak lortzen dira.

Super oiloak, entrenamendu saioetan, ongarri naturalez zaindu eta ekologi-ziurtagiria duen lursailean aritzen dira.

cuidado de nuestras ponedoras

Kontaktua

Arrautz Super Naturala!
Oilobide, contacto

Barrio de Poza 1

48.460 / Lendoño Beiti

Orduña - Bizkaia

T 606 150 949

info@oilobide.com

Legezko oharra

"www.oilobide.com" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Oilobidek dauzka.

Oilobidek bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Oilobidek ez du inolako erantzukizunik izango.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Oilobideren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, Oilobideri legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Pribatutasuna

Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako.

Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.